XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Plakodermoetan (Arthrodira ordenekoetan behintzat) eraldaketa-serie berbera ikus daiteke (32. Irudia).

Bestalde, lehen esan dugun bezala, Antiarchi ordenakoetan hondoan narrazean ibiltzeko balio bide zuten apendize artikulatuak agertu ziren.

32. Irudia: Artrodiroetan gertaturiko ezkutu zefalikoaren urripena. A) Behe-Deboniko Arctolepis generoko artrodiroa. B) Erdi-Debonikoko Cocosteus generoko artrodiro txikia (-35 cm). Ikus 28. Irudia ere. Genero honetan arantza pektoralek aurreko generoan baino tamaina txikiagoa dute. (ROMER, A. 5. 1967, erreferentziatik hartuak).

Benetako arrainek (komentatu ez ditugun Chondrichthyes klaseko Elasmobranchii azpiklasekoek eta Osteichthyes klaseko Actinopterygii azpiklasekoek) hegats-mota bi dauzkate: hegats bikoitiak eta hegats bakoitiak.

Elasmobrankioetan eta aktinopterigio zaharrenetan, hegats kaudala (isatsa) oso disimetrikoa da; lobulu gorena da garatuena eta gorputz-muskulaturaren luzakin bat darama (33. Irudia).

Bestalde, lehorreko ornodunen gorputzadarrekin korrespondentzian dauden hegats bikoitiak, hau da, hegats pektoralak eta pelbikoak, oreka mantentzeko egiturak dira gehienbat.

Beraz, lehorreko ornodunen, hau da, tetrapodoen homologoak diren hegats-bikoitiak ez dira arrain hauen lekuzaldaketarako organo garrantzitsuenak.

Debonikoko arrainetan beste hegats-mota batzu zeuden.

Eboluzioan barrena beraien ondorengoak zeintzu izan diren kontutan harturik, krosopterigioenak dira interesgarrienak; izan ere, tetrapodoen gorputzadarren aurregitura den endoskeletoa duen lobulu muskularrak bait dira.

Beronen aldaketen azalpen sakonagoa geroxeago emango dugu, baina goazen hegats-bikoitiak orain nola sor zitezkeen aztertzera: elasmobrankioenak, aktinopterigioenak zein krosopterigioenak.

Goi-Debonikoko Endeiolepis izeneko ostrakodermoan (34. Irudia), zakatzen atzetik hasita, gorputz-ormaren tolestura luze bat ikus daiteke eta laburrago bat Birkenian (26. Irudia).